XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Platon-ek amaikatxo par egin du onen lepotik biziki aberatsa zela dio.

Larruzko soñekoak eraman oi zituen.

Izadia ta Aroak bere bi liburu auetan, moralgaiak darabilzki.

Jakintsu bezela gizon illuna zenuten, odei artean ibiltzen gustatzen zitzaiona.

Gezurrezko izenpean nortzuk izkutatzen ziran, begi-argiz usmatzen zituen.

Bizitz au guzietan gertatu oi diran ezbearrak plazaratzen atsegingarri zitzaion.

Pesimista agertzen da, tristurati.

Ez daukagu eriotza beldur izan bearrik.

Bizi geran bitartean ez dago eriotzarik.

Eta eriotza ba-danean, gu ez gera izan.

Bizitzan aurrera jotzeko saiatu bearrean gera.

Alegindu ezean, alperrik genbilzke ederra ta ona idoro-naiez.

SOFISTIKA TXIKIAK

Izendaturiko filosofari ospetsuen alboan, beste zenbait izen arkitu ditzakegu, ta aueri deitzen diegu sofista txiki.

Aipatzeko: Kalikle, Trasimako, Antifon, Kritia, Eutidemo, Dionisodoro anaiak....

KRITIKA SAIOA

Aurreko filosofarien izadiari buruzko geiegizko leloa utzirik, gira-arazoak aztertzen dizkigute.

Dialektika poliki mamitu ziguten.

Ezagutzaren balioa neurtutzen alegindu zitzaizkigun, oso bazterrera aldendu baziren ere.

Politikan, legeak zer zezaketen eta beste onen zerak xeetu zituzten.

Sofistak, gañera, gizonen ezitzalle genitun, jakintzaren eta errionbideen maixu.

Bai jator landu zutela edukazioa!.

Retorika ao-mingañean zebilkitelarik, gazteak atondu nai zituzten gizarte-arazoetako, erakutsi zezaten bazirala nor.

Erakutsiriko ainbeste gauz auek filosofoki epaitzen baditugu, jakiñik dago erren egingo dutela anka bietatik.

Eta ez gatoz auek azaltzera, aski bai-litzake begiak irikitzea akatsak nun dauden ikusteko, konturatzeko.

Etzagun jo sofisten lan guzia desdeñagarritzat.

Merezi dutenean, txalotu ditzagun gogoz.

Ortarako diña ez diranean, eman bezaiegu dagokien epaia.